Frontoi irekia

Kirola, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Urtzi

Edozein momentutan erabili ahal den frontoia, aterik gabekoa.

Erantzuna. Mariam Bilbatua, Herrigintza zinegotzia

Gure adineko zerbait: Parkour parke bat

Kirola, Gabeziak

Proposamena. Paul

Gure adinerako zerbait behar dugu, txikien kolunpioak oso sinpleak dira eta nagusienak ere. Adibidez, Parkour parke bat Kirola egiteko eta dibertitzeko aldi berean.

Erantzuna. Mariam Bilbatua, Herrigintza zinegotzia

Skate Park Berri bat egiteko prozesua martxan dago. Urte hasierarako martxan egongo dela espero dugu. Badakigu zuek Parkour eskatzen duzuela baina Ualaren aurrekonetuak direla eta proiektuak piskanaka egin behar ditugu. Zuen eskaera jasota geratzen da!!!

Txakurrentzako parke gehiegi

Beste batzuk, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Janire

Txakurrentzako parke asko ipini dituzte eta horretarako jolasteko eremuak kendu dituzte.

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

San Faustoko kanastak, porteriak...

Kirola, Gabeziak

Proposamena. Markel

San Faustoko kanastak apurtuta daude eta porteriek ez daukate sarerik, gainera zelaiaren marrak marraztu behar dira.

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

San Faustoko parke horretan behin baino gehiagotan aldatu behar izan ditugu porterietako sareak, askotan desagertu egin direlako. Eta kanasten egoerarekin berdina gertatu izan da. Dena dela, abisua pasatu zaio Bulego Teknikoari eta hurrengo egunetan aurrekontuak eskatu ditu aldaketa egiteko.

Hilerriaren ondoan mahaiak jarri

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Paul

San Fauston, hilerriaren ondoko belargunean mahaiak ipintzea, belarrean ez jezartzeko eta ez zikintzeko.

Ez daude parke naturalak

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Naroa

Ez daudelako parke naturalak eta natura gehiago nahi dugulako.

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

Durango herri handi bat da, hiri txiki bat. Horrek zaildu egiten du durangarrok naturarekiko harreman estu bat izatea eta gure kaleetan natura espazioak aurkitzea. Hori horrela den arren, Udaletik garrantzitsua deritzogu inguru naturala modu ahalik eta gertuen bizitzea gure herrian. Hori lortu asmoz, haibat izan dira azken bi urteetan egindako ekintzak. Adibide on bat da urte 2021 hasieran Zuhatzola parkean egindako zuhaitz landaketa herritarra. Bertan herriko eskola desberdinek parte hartu zuten eta dozenaka zuhaitz landatu ziren aipatutako eremuan. Hortaz gain, udaletik hainbat mendi ibilbide diseinatu dira, hurrengo urteetan hauek atondu eta Durango erditik irtengo direnak. Honela, durangarrok gure herrian ditugun paisaia eta eremu naturalez gozatu ahal izango dugu. Azkenik, aipagarria deritzogu ere Kulturaro kultur programazioaren baitan ere mendi irteerak antolatu direla aipatutako naturarekiko gertutasuna lantzeko durangarren artean.

Eskolak zabalik egotea

Beste batzuk, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Naroa

Jolasteko leku gehiago egotea

Erantzuna. Mariam Bilbatua, Herrigintza zinegotzia

Beste ur parke bat

Aisialdia, Gabeziak

Proposamena. Iñigo

Beroa egiten duenean denok ondo pasatzeko

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

Zabalarrako saskibaloi eta futbol zelaia alisatu ez egiteko min.

Kirola, Gabeziak

Proposamena. Markel J

Bi kanpoetan jausten zarenean min asko egiten du.

Azokan ez daudela porteriak

Kirola, Gabeziak

Proposamena. Julen

Futbolean jolasten dugulako eta ez dagoelako porteriarik

Erantzuna. Mariam Bilbatua, Herrigintza zinegotzia

Bidegorriak

Kirola, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Julen, Iñigo eta Urtzi

Lisuak izatea. Jausi ahal garelako eta deserosoa delako. Bidegorri gehiago eta errepide gutxiago. Erosoago egoteko eta ibiltzen dutenak ondo egoteko. Bidegorri gehiago eta patinetearekin mugitzeko erreza izatea. Laukotxodun baldosak ez dute uste ondo ibiltzen eta beraz ez du balio baldosak gorriz pintatzea eta kitto

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

Ez dagoela Parkerik/jolastokirik aterpeekin

Aisialdia, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Malen eta Urtzi

Euria egiten duenean bustitzen garelako eta hor gelditu nahi dugulako. Ez da leku itzi bat baizik eta euri eta eguzkia kentzen duen teilatua duena, tipo Getxo edo Elorrioko txintxaunak baina ez du zertan eukin behar txintxaunak lurrean

Erantzuna. Julián Rios, Alkate ordea

2021-22 ikasturterako erronka

Ez daudela arropa denda asko

Beste batzuk, Gabeziak

Proposamena. Malen

Ez dago gure adina duten pertsonentsako arroparik

Emakumeen izen gehiago kaleetan

Beste batzuk, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Urtzi

Emakumeen izenarekin bi kale bakarrik daudelako

Erantzuna. Ima Garrastatxu, Alkatea

5 - 16 urte bitarrteko txiki-park bat guraso barik

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Izane

Umeak jolasteko leku itxi bat nahi dugulako

Erantzuna. Mariam Bilbatua, Herrigintza zinegotzia

2021-22 ikasturterako erronka berria

Kale argiak ez dute ia ezer argitzen

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Izane

Gauean arriskutsua delako

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

Egia da Durangoko kaleetako farola askok ez dutela behar beste argitzen. Horretarako arrazoiak asko dira: farola zaharra, oso altu geratzen direlako lurretik, zuhaitzek estaltzen dituztelako,… Horri buelta emateko lanetan gabiltza jada. Lehenik eta behin errepide eta zebrabideetako argiak aldatzen hasi gara, harrapaketa arriskua murrizteko eta ibilgailuekin ezustekorik ez izateko. Horren ostean, beste espazioetako argiak aldatzea da asmoa, kaleetan segurtasun sentsazioa handitzeko. Halere, kontutan izan behar dugu gero eta argi gehiagok ez duela zertan beti hobea izan behar, farolen kokapenak garrantzi gehiago baitu. Beraz, irizpide horiek kontutan izanda saiatuko gara farolen aldaketak egiten.

Pobreentzako babes-lekurik ez dagoela

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Izane

Kalean ikusten ditugulako

Erantzuna. Julián Rios, Alkate ordea

Ez daudela bankoak bata bestearen aurrean

Espazio Fisikoa, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Janire

Bestela lurrean jesarri behar garelako.

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

2021-22 ikasturterako erronka berria. Durangon ehundaka banku desberdin daude, bakoitza modu baten jarria, funtzio konkretu baterako planteatua. Halere, posible da beti dagokion funtzioa ondo ez betetzea. Eta beste batzuetan baliteke beste funtzio baterako aukera ez ematea, lagunekin egon eta elkarren aurrean jartzekoa, adibidez. Balizko arazo hau konpontzeko biderik onena zuzenean gaizki dauden bankuak identifikatzea da, eta nola egotea nahiko litzatekeen adieraztea da. Horretarako, hemen dago Durangoko bankuak seinalatzen dituzten mapak

Ez daude iturri asko

Espazio Fisikoa, Gabeziak, Kokapenik gabe

Proposamena. Izane

Ura edan nahi badugu oso urrun daudelako normalean.

Erantzuna. Aritz Bravo, Lurralde zinegotzia

Egia esan Durangon iturri dexente daude, baina agian egia da ez dakigula beti non dauden. Horretarako, Bulego Teknikoak Durangoko iturrien mapa prestatu du, aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin.

Kirola tresnak lekuz aldatzea

Kirola, Gabeziak

Proposamena. Janire

Txarto kokatuta daudelako eta berde asko kentzen digutelako, u-a dagoen tokian jarriko genuke

Ibaizabal auzunean mahaiak falta direla

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Markel

Piknik bat egiteko edo bertan egoteko (kultur iturriaren alboan, multiusos-en aurrean)

Merenderoko mahaiak

Espazio Fisikoa, Gabeziak

Proposamena. Eider

Piknik egiteko eta denbora librea pasatzeko.

Erantzuna. Julián Rios, Alkate ordea

2021-22 ikasturterako erronka berria

Skate park (3)

Kirola, Biak

Proposamena. Janire

Indargunea: Lagunekin nagoelako. Gustatzen zaidalako patinetean ibiltzen. Dibertigarria iruditzen zaigulako. Gabezia: Skate park alboan dauden kirol tresnak berriztu behar dira.

Erantzuna. Mariam Bilbatua, Herrigintza zinegotzia

Skate Park Berri bat egiteko prozesua martxan dago. Urte hasierarako martxan egongo dela espero dugu. Badakigu zuek Parkour eskatzen duzuela baina Ualaren aurrekonetuak direla eta proiektuak piskanaka egin behar ditugu. Zuen eskaera jasota geratzen da!!!

Culturala futbol/ Tabira

Kirola, Biak

Proposamena. Markel J

Indargunea: Lagunekin nagoelako Gabezia: Tabirako futbol 7 kanpo bat ipini, bat dagoelako oso txikia eta beste bat behar da

Ezkurdiko eskultura

Espazio Fisikoa, Indarguneak

Proposamena

Lagunekin gelditzeko

Simon parkea (2)

Aisialdia, Indarguneak

Proposamena

Parkean egotea gustatzen zaigulako. Lagunekin egoteko, denbora pasatzeko eta ping-pong mahaiak daudelako.

Telepizza.es

Beste batzuk, Indarguneak

Proposamena

-

Cine Zugaza (2) (Markel, Naroa)

Kultura, Biak

Proposamena

Indargunea: Daukagun zinema bakarra da. Entretenitzen eta dibertitzen zarelako. Gabezia: Bakarrik daukagula bat, xikia dela eta batzuetan ez dago sarrerarik

Antzerkia (San Agustin Kultur aretoa)

Kultura, Indarguneak

Proposamena

Antzerkiak ikustera joan daitekelako. (Bakarrik goaz eskolarekin)

Erantzuna

Ezkurdi plaza (3)

Espazio Fisikoa, Indarguneak

Proposamena

Espazio oso handia delako. Txurreria eta txutxedenda bat dagoelako eta estatuan jolasten dugulako. Lagunekin egoteko leku aproposa delako.

Tabirako igerilekua

Kirola, Indarguneak

Proposamena

igerilekua gustatzen zaigulako

Landakoko igerilekuak (Julen)

Kirola, Biak

Proposamena

Indargunea: Igeri egitea gustatzen zaigulako Gabezia: Landakoko igerilekuaetan ez dago plazarik Covid garaian ez dagoelako lekurik

Open Shop

Beste batzuk, Indarguneak

Proposamena

Jatea gustatzen zaigulako

TEEN denda

Beste batzuk, Indarguneak

Proposamena

Horko dendako arropa gustatzen zait

Zuhatzola parkea (2)

Aisialdia, Indarguneak

Proposamena

Futbol eta saskibaloi zelai bat dagoelako eta lagunekin egon ahal garelako

Landako eskola aurrean dagoen plaza

Aisialdia, Indarguneak

Proposamena

Eskola eta gero plazan egoten garelako lagunekin

Erreka

Beste batzuk, Indarguneak

Proposamena

Hor udan bainatzen garelako

Arriputxueta zelaia

Kirola, Indarguneak

Proposamena

Hor entrenatzen dugu eta oso ondo pasatzen dugu. (Nahiz eta asteburuetan itxita egon)

Eroski atzeko parkea (Urbitarte) (Janire)

Espazio Fisikoa, Biak

Proposamena

Indargunea: Jende asko egoten da hor eta tirolina bat dago oso dibertigarria. Gabezia: Parkea berriztu behar dute, kolunpioak txarto daude.
Erdiratu mapa zure auzoan

Informazioa

Zure interesen arabera iragazteko, gai desberdinetan klikatu dezakezu

Datuen politika